Abonamendu kanpaina
Adi adi !!
2020/2021 urteko abonamenduen kanpaina idekitzen da !
Gaurtik goiti, klubaren webgunetik abonatzen ahal zarete.
BOC elkartearekin abonatu nahi baduzue, ezingo da webgunetik direktuki egin, fisikoki bakarrik, estadioan. Hori posible izanen da Ekainaren 29-tik goiti.
Gurekin abonatu nahi duzu ?
Zure abonamendua hartzeko momentuan erran ezazu han diren pertsoneri BOC elkartearekin nahi duzula abonamendua hartu, eta orduan Europcar harmailan ezarriko zaituzte gurekin.
Abonamenduen berritzeko :
Urte batentzat : 275€
Bi urteentzat : 247,5€
Hiru urteentzat : 233,75€
Abonatu berriak :
Urte batentzat : 284€
Bi urteentzat : 255,6€
HIru urteentzat : 241,4€
Gurekin abonatzen den kide berri bakotxarentzat EUROPCAR harmailan, klubak 30€ emanen ditu elkarteari. Gurekin abonatzea, animazioen finatzaketan parte hartzea da ere bai !
Ez ahantzi aurten sekulan baino gehiago zuen laguntza beharko dugula, elkarteari kidetu otoi !!
Milesker, eta aupa Baiona !!



