2015 apirilaren 13 a - 2021 apirilaren 13 a

2015 apirilaren 13 a - 2021 apirilaren 13 a


Deia 6 urte BOC elkartea sortu dela, pasioz betetako lagun batzuen elkarrizketa baten ondotik.


Deia 6 urte zuekin girela, geroz ta motibatuago eta antolatuagoak, beti berritasun eta sorpresa gehiago proposatzeko asmoarekin.


Ekitaldi andana baten ondotik, gure estadioan animazio andana bat antolatu eta gero... etorri da gure elkartearentzat kapitulu berri baten idaztea.


Harrotasun haundi batekin jakinarazi nahi dizuegu apirilaren lehenetik (eta ez da txiste bat) Baiona ttikiko auzoan Peña bat dugula gure izenean: Peña BOC.


Argazkietan ikusten ahal duzuen bezala, Nicolas, Dave, Micka, Jerem eta Rémi, bulegoko kideak eta Christophe, elkartearen lehen presidentea baita ere Élie (beri esker hori guzia egiteko ahalmena izan dugu).

Gure gotorleku berria 6 Visitandines karrikan da. San Andres plazatik, merkatutik eta Errobi ibaiatik 2 minutura da, zuen bisitaren prestatzen ari gira!


Zuen errezibitzeko toki eder baten egiteko obrak egiten ari gira. Espero dugu ahal bezain laister zuekin gure elkartearen kapitulu berri batzuen idaztea.


Gaur egun hortara heldu bagira, zuei esker da. Zuen eguneroko sustenguak aunitz hunkitzen gaitu.

Hori guztiarentzat, milesker handi bat. Laister arte gure etxe berrian, zuen geroko etxean: 6,Vusitandines karrika, BOC Peñan.


Milesker handi bat Margot-ri argazkientzat.




0 views0 comments